Adiera biltegia

Arakatu. Biozientzietako kontzeptuak landuko dira atal hontan.

Alosterismoa

Alosterismoa proteina eta entzimen erregulazio mekanismoa da, hauen konformazio  eta ondorioz afinitatearen aldaketan oinarritzen dena. Hain zuzen ere, efektore edo ligando alosterikoak dira konformazio aldaketa eragiten dutenak. Hitzak adierazten duen moduan (grekeratik allos ‘beste’ eta steric ‘solido edo objektu’), efektore alosterikoa ohiko ligandoaren desberdina da eta gune alosterikoa ohiko batura gunetik urrun eta bereizturik dago. Alosterismoari esker, entzimen

Gehiago irakurri

Antigorputza

Antigorputzak immunitate sistemak ekoizturiko defentsa proteinak dira, gorputz edo molekula arrotzen presentzian (antigenoak) ekoizturikoak. Antigorputzak B linfozitoek ekoizten dituzte eta bi motatakoak izan daitezke: mintzari loturiko antigorputzak antigenoen hartzaile moduan dihardute, odolera jariaturiko antigorputzek,ordea, patogeno edo mikrobioaren neutralizazioan dihardute. Antigorputz eta antigeno arteko ezagumendua espezifikotasun handikoa da; hots antigorputzek antigenoen desberdintasun estruktural txikiak bereizteko gaitasuna dute.

Gehiago irakurri

Aleloak

Genetikaren arloan, aleloak gene baten aldaera desberdinak dira. Zelula diploideetan gene bakoitzak bi alelo ditu, bakoitza kromosoma homologo baten locus-ean.

Gehiago irakurri

Mitokondrioa

Mitokondrioak zelula eukariotoen organulu edo konpartimentu zitoplasmatikoak dira. Funtzio nagusia energia sortzea duten, oxidazio aerobiko eta ATP sintesia hain zuzen ere. Bi mintz lipidikok mugatzen ditu eta bi konpartimentu bereizten dira: mintz arteko tartea eta matrize mitokondriala. Mitokondrioen jatorria teoria endosinbiotikoaren arabera azaltzen da gaur egun, Lynn Margulis zientzialariak proposaturikoa.

Gehiago irakurri

Teoria endosinbiotikoa

Teoria endosinbiotikoa zelula eukariotoen sorrera azaltzeko proposaturiko hipotesia da. Mitokondria eta kloroplasto organuluen jatorria zelula eukariotoetan azaltzen du, bakterio endosinbionteen barneraketaren bitartez. Hain zuzen ere, bakterio endosinbiotikoak zelula hostalariaren barnealdean bizi dira, bi aldeek onura lortzen dutelarik. Teoria endosinbiotikoa Lynn Margulisek 1967. urtean aurkeztu zuen lehen aldiz, The origin of mitosing cells artikuluan.

Gehiago irakurri

Neuronak

Neuronak nerbio sistemako unitate zelular bereizgarria dira. Neuronek informazio elektrikoa jaso, prozesatu eta transmititzeko funtzio nagusia dute, organismoaren mugimendu, pentsamendu, memoria etab. koordinatzeko. Neuronen egitura zelular bereizgarriak dira dendrita, soma, axoi eta botoi sinaptikoak. Gizakiok 10¹⁰ neurona inguru ditugu eta dibertsitate maila oso handia da morfologia zein fisiologia aldetik.

Gehiago irakurri

Tumeszentzia

Tumeszentzia dagozkion funtzio fisiologikoei jarraiki handitzen den organoaren egoera; adibidez, zakilaren tumeszentzia (edo erekzioa, kasu honetan) kitzikadura sexuala dagoenean.

Gehiago irakurri

Zitoeskeletoa

Zitoeskeletoa elkar loturiko filamentu eta tubuluen sare konplexua da, zelula guztien (archaea, bacteria eta eukaryota) zitoplasman aurkitzen dena; organismo desberdinek zitoeskeleto sistema desberdinak dituzte, proteina desberdinak osaturik. Zitoeskeletoak funtzio ugari betetzen ditu zelulan, besteak beste, egituraren eustea, zelularen mugimendua eta organuluen antolamendua zitoplasman.

Gehiago irakurri

Biokatalisia

Biokatalisia konposatu organikoen arteko erreakzioak dira, entzima eta katalizatzaile bioligikoen menpeko prozesu kimikoak. Entzimen aktibitatea ikertzen duen biokimikaren adarrari ere biokatalisi deritzo.

Gehiago irakurri

Eutelia

Eutelia organismo helduetan zelulen iraunkortasun fenomenoa da;  hau da, organismo eutelikoetan garapen ostean zelula kopurua ez da aldatzen, eta helduaroko hazkuntza zelulen handitzearen ondorioz gertatzen da. Nukleo kopuru finkoa ere eutelia bezela ezagutzen da. Eutelia nematodo eta rotiferoetan agertzen da, adibidez.

Gehiago irakurri