Alderantzizko erliebea
Geomorfologian, alderantzizko erliebea eremu batean jatorrian baxuago zeuden guneak une jakin batean erliebe gune altuena bihurtzen direnean gertatzen den fenomenoa da, hasieran altuago zeuden guneen higaduragatik. Tolestutako guneetan alderantzizko erliebeak antiklinaleko geruza zaharrak, bigunagoak izateagatik, azkarrago higatzean sortzen dira, azkenean beherago zeuden ondoko sinklinaleko geruzak altuago utziz (sinklinal esekiak). Euskal Herrian, alderantziko erliebearen adibidea da Hernio mendia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, inverted relief; gaztelaniaz, relieve invertido.