Adsortzioa

Adsortzioa edonolako substantzia edo osagai bateko partikulak, izan atomo, molekula edo, maila makroskopikoan, izaki bizidunak (bakterioak eta birusak, kasu), gorputz bateko azaleran itsasirik edo loturik geratzeko fenomenoa da. Bi elementuk hartzen dute parte adsortzioan: adsorbatzailea bere azaleran partikulak biltzen dituen gorputza da; eta adsorbatua, azaleran bildurik geratzen diren partikulak.