Hartzaile zelularra

Hartzaile zelularrak seinale endogeno edo exogeno baten aurrean, erantzun biologikoa sortzeko gaitasuna duen makromolekula edo makromolekulen multzoa da; oro har izaera proteikoa dute eta hartzaile zitoplasmatiko, nuklear edo mintz hartzailea izan daiteke.

Hartzaileen propietateak askotarikoak izan daitezke, eta seinale edo estimulu espezifikoei erantzuten diete: esaterako, molekula endogeno (hormona, neurotransmisore, etab.), seinale fisiko (presioa) edo seinale elektrikoen transdukzioa burutzen dute zelula barnera.