Profilaxia (prebentzioa)
Medikuntzan, profilaxia (antzinako grezierazko prophylaxis hitzetik, pro, “aurrez”; phylax, “zaintzaile”, eta sis “ekintza”) gaixotasunen agerpena (bereziki gaixotasun infekzioso eta kutsakorrena) saihesteko hartzen diren prebentziozko erabaki eta ekintzen multzoa da. Prebentziozko neurri horiek aztertzen dituen jakintza-arloa ere bada. Neurri profilaktikoen artean, garbitasuna, sexu-harreman babestuak, toxikoak baztertzea eta kirola egitea nabarmentzen dira.