Sinestesia

Neurozientzietan, sinestesia, grekeratik syn- (elkar) eta aisthesis- (zentzumena), zentzumenak ohartu gabe nahastea eragiten duen baldintza neurologikoa da. Asoziazio esperientzia hauek maiz dituzten pertsonei sinestete (ingelesetik, sinesthete) deritze, nahiz eta pertsona batetik bestera esperientzia motak oso aldakorrak izan. Zentzumenen asoziazioa arrunta izan daiteke kasu askotan, adibidez, pertsona baten argazkia pertsonaren izenarekin erlazionatzen denean. Bestalde, muturreko kasuetan pertsona batzuk zenbakiak doinu batekin edo kolore batekin asoziatzeko joera izatea gerta daiteke; oro har, pertsona hauek errealitatea desberdin hautematen dute.

Sinestesia mota desberdinak daude, grafema-kolore sinestesia (hizki-kolore asoziazioa) ohikoena izanik. Besteak beste, kromestesia (kolore-doinu asoziazioa), sekuentzia espazial sinestesia (denbora-espazio asoziazioa) eta zenbaki-forma asoziazioak deskribatu dira pertsonetan.