Konbergentzia ebolutiboa

Konbergentzia ebolutiboa edo eboluzio konbergentea organo edo bestelako egitura organiko batzuk ahaidetasun filogenetiko desberdinetakoak izan arren, antzekotasun nabarmenak erakusten dituztenean gertatzen den fenomenoa da. Adibidez, konbergentzia ebolutiboa dago saguzarrek eta hegaztiek hegan egiteko ahalmenari buruz, bi taxon horiek ahaidetasun filogenetiko urrunekoa duten arren.