Adrenalina

Adrenalina katekolaminen familiako hormona da, hain zuzen ere, dopaminaren eratorria. Adrenalina oro har guruin adrenaletan eta medulla obonglata-n ekoizten da eta neurotransmisore moduan dihardu oinarrizko funtzioak erregulatuz. Adrenalina animali askotan aurkitzen da eta hainbat izaki unizelularretan (adibidez, protozooetan). 1895ean Napoleon Cybulski-k lehendabiziz adrenalina isolatu zuen. Adrenalina medikuntzaren eremuan epinefrina bezela ezagutzen da, hau farmako bezela erabiltzen denean hain zuzen ere.

Sintesia


Adrenalina katekolaminen familiako monoamina bat da. Guruin adrenaleko zelula kromafinetan eta burbuineko medulla obonglata-n ekoizten da. Adrenalinaren sintesirako bide metabolikoa tirosina eta fenilalanina aminoazidoetan oinarritzen da eta azken produktuak adrenalina eta noradrenalina dira; beraz, bide metaboliko bera katekolamina desberdinen sintesirako balio du, dopamina eta noradrenalina hain zuzen ere.

Biosintesirako lehen urratsean, tirosina aminoazidoa hidroxilatu egiten da L-DOPA sortuz, tirosina hidroxilasa entzima erantzulea izanik. L-DOPA deskarboxilatu eta dopamina sortzen da, deskarboxilasa entzima batek katalizatuz. Dopaminaren hidroxilazioaren bitartez noradrenalina bilakatzen da; azken urratsean noradrenalinaren amina talde primarioa metilatu eta adrenalina ekoizten da.

 

Funtzioa


Adrenalinak organismoko ehun gehienetan betetzen du bere funtzioa. Aldiz, adrenalinaren efektuak desberdinak dira ehunak dituen hartzaile mota eta hartzaile dentsitatearen arabera. Adibidez, adrenalinak biriketako muskulu leunaren erlaxazioa eragiten du, baina arterioletan muskulu leunaren uzkurdura eragiten du.

Adrenalina hartzaile adrenergikoetara (α1, α2, β1, β2, β3) batzen da eta agonista ez-selektiboa da; hots, hartzaile mota desberdinetara batzeko gaitasuna du. Adrenalina-hartzaile baturak hainbat aldaketa metaboliko eragiten ditu organismoan:

  • Arean, adrenalina α-hartzaile adrenergikoak batzerakoan intsulinaren jariapena inhibitzen da. Aldiz, β-hartzaile adrenergikoetara batzerakoan glukagoiaren jariapena pizten da.
  • Gibel eta muskuluan glikogenolisia eta glikolisia aregotzen dira eta glikogenesia inhibitu.
  • Ehun adipotsuan, β-hartzaileen bitartez lipolisia areagotzen da, odoleko glukosa maila emendatuz.
  • Sistema kardiobaskularrean, adrenalinak basokronstrikzioa eragiten du (α1), eta bihotz funtzioa emendatu (β1). Modu honetara, odol zirkulazioa emendatu egiten da bihotzean eta burbuinean, maila periferikoak ordea murrizten delarik.

 

Loturiko adierak

Azetilkolina

Azetilkolina (ACh, ingelesetik acetylcholine) animalia espezie askotan ekoizturiko molekula organikoa da, burbuin eta gorputzean zehar neurotransmisore funtzioa duena; hots, neurona zelulek ACh jariatzen dute seinale kimiko moduan eta itu zeluletan erantzun bat sortzen dute (ondoz ondoko neurona, guruin zelula edo zelula muskularretan). Sintesia ACh molekula azido azetiko eta kolina molekulek osatzen dute ester loturaren bitartez loturik.

Endorfinak

Endorfinak (ingelesetik endogenous morphine) neuropeptido opioide eta hormona peptidikoak dira; hots, aminoazidoen sekuentzia laburrak (16-31 aa) dira eta nerbio sistema zein sistema endokrinoan jarduten dute. Hiru endorfina mota deskribatu dira, aktibitate farmakologikoan oinarriturik: α-endorfinak, β-endorfinak eta γ-endorfinak. Endorfina gusztie Endorfinak hipofisian sintetizatu eta metatzen dira. Minaren modulazioan dihardute nagusiki eta opioideen euforia sentsazioa eragiten dute.

Neurotransmisoreak

Neurotransmisoreak nerbio sisteman mezulari endogeno nagusiak dira. Sinapsi kimikoetan, hots plaka neuromuskularrean, neurona-guruin eta neurona-neurona arteko neurotransmisioan dihardute; oro har, neurotransmisoreak neurona soman sintetizatu eta besikula presinaptikoetan metatzen dira. Neurotransmisoreak tarte sinaptikora (ingelesez, synaptic cleft) jariatzen dira eta hartzaile postsinaptikoekin elkarrekiten dute, neurona postsinaptikoren potentziala aldatuz. Neurotransmisoreen izaera kimikoa askotarikoa izan daiteke. Sailkapen orokorra hurrengoa