Azelerazioa

[latexpage] Azelerazioa denboran zehar abiaduraren aldaketa adierazi eta neurtu egiten duen magnitudea da. Adibidez, azelerazioa  $1m/s^2$ izanik, abiadura segundu oro 1m/s gehitzen dela esan nahi du. Azelerazioa magnitude bektoriala da, norabide eta norantza jakinak dituelako.

Bi eratara definitu eta kalkulatu daiteke azelerazioa:

  • batez besteko azelerazioa, denbora tarte batean honela kalkulatzen da: $$\overline{\mathbf{a}}=\cfrac{\delta \mathbf{v}}{\delta t}$$
  • aldiuneko azelerazioa, edo une jakin bateko azelerazioa, denbora tartea 0rantz doanean, : $$\mathbf{a}= \lim_{\Delta t \to 0}\frac{\Delta \mathbf v}{\Delta t} = \frac{d \mathbf v}{dt}$$