Mitosia

Mitosia zelula eukariotoen zatiketa fasea da. Fase honetan, zelula bakar batek (zelula ama) genetikoki berdin diren bi zelula alaba sortzen ditu, hasierako material genetiko kantitate berdinarekin. Mitosia zelula somatikoetan gertatzen da normalean, organismoaren hazkuntzarako, ehunen mantenurako eta zelula kaltetuen ordezkapenerako, besteak beste.

Mitosiaren aurretik, zelula amaren material genetikoa bikoiztu egiten da. Mitosian zehar lau fase nagusi bereizten dira, bakoitzak gertaera bereizgarriekin: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea. Mitosiaren amaieran bi nukleo bereizten dira (material genetiko berdinarekin) eta zitokinesiaren bitartez zelularen mintza banatu egiten da zelula alabak banatzeko.