In vitro

In vitro adierazpenak (latinetik eratorria “beira gainean”) mikroorganismo edota molekulak haien testuinguru naturaletik kanpo burutzen diren esperimentuak ematen ditu aditzera. Biologian, in vitro esperimentuak flasko, petri plaka edo saiohodietan burutu ohi dira, besteak beste. Bere testuingurutik isolatzen diren molekula eta organismoak ikertzea hainbat abantaila dazkar; hala nola, ikerketan eragin dezeketen aldagai kopurua murriztu eta xehetasun handiko emaitzak lortu daitezke. Bestalde, in vitro burututako esperimentuek ezin dute aurresan organismo osoan gertatzen dena, eta beraz emaitz mugatuak dira.