Koronabirusak

Koronabirusak, izena ematen dien koro itxurako formarekin.

Koronabirusak Coronaviridae familiako birus genero bat da, simetria helikoidaleko kapsidea eta polaritate positiboko ARN genoma duena. ARN birusen artean, luzera handieneko genoma duena da, 26-32 kilobase bitartekoa. Izena mikroskopioan erakusten duen itxuratik datorkio, koro antzeko batez inguratua. Ezaguna da gizakien eta beste ugaztunen artean sortzen dituen arnas-aparatuko gaixotasunak eragiteagatik, horien artean larriena SARS izanik.

Loturiko adierak

Ziklo lisogenikoa

Ziklo lisogenikoa birusek haien DNA erreplikatzeko erabiltzen duten mekanismo biologikoa da. Ziklo litikoarekin alderatuz, ziklo lisogenikoan DNA birikoa ez da transkribatzen proteinak ekoizteko eta soilik DNAren erreplikazioa gertatzen da.

Ziklo litikoa

Ziklo litikoan birus bakteriofagoek haien genoma zelula hostalarian txertatu eta zelularen entzimak erabiliz birusaren erreplikazioa gertatzen da. Birusaren osagaiak sintetizatu eta mihiztatu ostean, zelula hostalariaren lisia gertatzen da eta birus helduak kanpo mediora jariatzen dira. Ziklo litikoaren fase nagusiak lau dira: Birusaren lotura edo adsortzioa. Birusaren eta bakterio hostalariaren arteko lehen kontaktua ausaz gertatu ohi