Alzheimer gaixotasuna

Alzheimer-en gaixotasuna (AG) nerbio sistema zentraleko gaixotasun neuroendekatzailea da, egun dementziaren eragile ohikoena. AG-ren sintomatologia nabarmenena memoria galera eta funtzio kognitiboen gainbehera dira. AG 65 urtetik gorako pertsonek garatzen dute gehienbat eta hastapen berantiarreko Alzheimer-en gaixotasuna bezela ezagutzen da; bestalde, erien %5-ak gaixotasuna 65 urtetik behera garatzen dute eta hastapen goiztiarreko Alzheimer-en gaixotasuna deritzo.

 

Maila klinikoan, nerbio sistemako sindrome askok AG-ren sintomatologia eta profil kognitiboa erakusten dute; maila zelularrean, ordea, AG-ak profil neuropatologiko bereizgarria du: (i) β-amiloide proteinaren pilaketa extrazelularrak, plaka neuritikoak sortzen dituztenak, eta (ii) neurozuntzen haril intraneuronalak, tau proteina hiperfosforilatuaren agregatuek sortuak.