Kladogenesia

Kladogenesia, grekeratik ‘clado-‘ adarra eta ‘genesi‘ sorkuntza, espezie lerroen eboluzioan adarkatze mekanismoari deritzo; hau da, espezie arbaso batek ondorengo bat baino gehiago sortzeko jasaten dituen aldaketa ebolutiboak. Mekanismo honen bitartez, zuhaitz filogenetikoan adarkadura ebolutiboak eta eboluzio dibergentea gertatzen da.

Kladogenesia eta anagenesia espezieen eboluzioa azaltzeko mekanismo ebolutibo nagusiak dira; bi mekanismo desberdin izan arren, estuki elkarloturik daude espeziazio prozesuan.