Sekuentzia promotorea
Promotorea gene baten adierazpena aktibatu eta isilarazteko funtzioa duen DNA sekuentzia da; halaber, gene baten transkripzioa promotore gunean abiatzen da, faktore erregulatzaile eta transkripziorako entzimak bertara batzen direlako. Oro har, sekuentzia promotoreak gene sekuentziarekiko ur-gora antolatzen dira, baina badira salbuespenak kasu batzuetan.