Agente geologikoak

Agente geologikoak edo eragile geologikoak prozesu geologikoen bitartez (hala nola, bulkanismoa eta higadura) lurrazala eta erliebea taxutu edo moldatu egiten dituzten elementuak dira. Bi motakoak izan daitezke: alde batetik, barne agenteak dira planetaren barnealdeko beroa eta plaka tektonikoak; kanpo agenteak, berriz, atmosferako, hidrosferako eta biosferako  elementuak dira, ura, haizea eta izaki bizidunak alegia, erliebean duten eraginaren neurrian.