Mutazioa

Mutazioak sekuentzia genetikoan gertatzn diren aldaketak dira, eta organismoen dibertsitatearen erantzule nagusiak dira. Mutazioak nukleotiko bakarrekoak izan daitezke, mutazio puntual bezela ezagutzen direnak (ingelesez, point mutation), edo nukleotido ugarikoak. Mutazio motaren arabera, ondorioa desberdina izan daiteke: mutazioak genearen azken emaitza ez badu aldatzen, mutazio sinonimoa da; aldiz, mutazioak azken emaitza aldatzen denean (esaterako, kodeturiko proteinaren aminoazido sekuentzia) mutazio ez-sinonimoa dela esaten da.

Mutazioak heredagarriak edo ez heredagarriak izan daitezke, zelula germinaletan edo somatikoetan gertatzen diren arabera, hurrenez hurren. Izan ere, mutazioak heredagarriak izan daitezen hurrengo belaunaldia sortuko duen zeluletan agertu behar dira, eta mutazioak material genetikoan gertatu behar dira. Zelula somatikoetan gertatzen diren mutazioak mutazio somatiko deritze eta oro har ez dute ondorio larririk sortzen, baina sistematikoki gertatuz gero zelularen oinarrizko propietateak kaltetu ditzake: esaterako, mutazio somatikoek minbizia eragin dezakete.