Sinbiosia

Sinbiosia epe luzean irauten duen harreman biologiko estua da. Sinbiosian parte hartzen duten organismoei sinbionte deritze eta espezie berekoak edo desberdinekoak izan daitezke. Hiru sinbiosi mota bereizten dira, harremanaren ondorioz organismoek onura edo kaltea jasaten duten arabera:

  • Bi organismoek onura lortzen badute mutualismoa deritzo. Esaterako, mutualismoa gertatzen da gizakion eta mikrobiotaren artean; izan ere, biek bestearen beharra dute bizirauteko.
  • Organismo batek onura eta besteak kaltea jasaten badu parasitismoa deritzo. Esaterako, hainbat intsektuek beste organismoen odola xurgatzen dute haien onurarako.
  • Organismo bakar batek onura lortzen badu komentsalismoa deritzo, beste organismoak kalterik izan gabe. Esaterako, armiarmak armiarma-sarea zuhaitzean sorten duenean komentsalismoa gertatzen dela esaten da.

Sinbiosia ezinbestekoa edo fakultatiboa izan daiteke, organismoek bizirauteko harreman honen beharra duten arabera. Hortaz gainera, sinbiosi mota desberdinak harreman fisikoaren arabera bereiztu daitezke; sinbionteetako bat bestearen azalean bizi denean ektosinbiosia deritzo; aldiz, sinbionteetako bat bestearen barnean bizi denean endosinbiosi deritzo.