Albeoloak
Orokorrean, albeoloak (latinezko alveolus hitzetik, alveus, “barrune, hutsune”, hitzaren txikigarria) barrunbe edo hutsune txikiak dira. Biologian, adiera zenbait dituen terminoa da:
- albeolo kortikalak, mintz plasmatikoan aurkitzen diren barrunbe edo besikulak, mintz plasmatikoaren euskarri izatea helburu dutenak;
- birika-albeoloak, biriketako zuhaitzaren amaierako barrunbeak, non odolaren eta airearen arteko trukaketa gertatzen den;
- hortz-albeoloak, ahoko hortzak sarturik dauden barrunbeak.