Epistasia

Epistasi fenomenoa saguen larru kolorearen herentzian, agouti (A/a) eta gene koloredunaren (C/c) arteko elkarrekintza gertatzen delarik. Iturria Genetics. Analysis & Principles (R. J Brooker).

Epistasia gene baten adierazpen fenotipikoa beste gene baten aleloen edo mutazioen menpeko denean ematen den fenomeno genetikoa da; hots, bi generen arteko elkarrekintza azaltzen duen fenomenoa. Epistasian gene baten adierazpena testuinguru genetikoaren araberakoa da, eta beraz, mutazio baten adierazpena gene baldintzatzailearen (gainartzailearen) aleloen araberakoa izango da. Herentzia patroi hau karaktere batean (adibidez, larruaren kolorea, ilearen kolorea, etab.) gene desberdinek parte hartzen dutenean gertatu daiteke, ondorioz fenotipoaren aldaera desberdinak gertatzen direlarik.

Fenomeno honen adibide ohikoa gene baten adierazpena beste gene baten menpekoa denean da. Kasu honetan, gene gainartzailea edo epistatikoa adierazpena erregulatzen duen genea izango da, beste genea hipostatikoa izango den bitartean.