Konbekzio bidezko masa garraioa
Konbekzio bidezko masa garraioa molekulen mugimendu mota bat da, bi mekanismo desberdin azaltzen dituena. Hain zuzen ere, konbekzio garraiorako mekanismoak dira, alde batetik difusio edo hedapena (hots, molekula bakarren higidura browndarra fluidoan), eta bestetik bolumen handien higidura (ingelesez, bulk motion).
Konbekzio bidezko masa garraioa ezin da solido trinkoetan gertatu, bai ordea, solido porotsuetan. Hori dela-eta, konbekzio garraioa bioerreaktorretan maiz erabilitako fenomenoa da; izan ere, gas eta nutriente garraio eraginkorra bermatzen du.