Genea

Geneak herentzia unitateak dira, organismo baten ezaugarriak baldintzatuko dituen informazioa daramatenak. Maila molekularrean, geneak zelularen produktu funtzionalak kodetzen dituzten DNA segmentuak dira. Geneak kromosometan antolatzen dira eta loci gune fisiko espezifikoa hartzen dute.

Gene hitza lehendabiziz Wilhelm Johannsen botanikoak erabili zuen 1909. urtean, baina Gregor Mendelek XIX. mendean gene kontzeptua barneratu zuen haren ikerketan, geneen segregazioa guraso eta ondorengoen arteko herentzia transmisioan gertatzen dela baieztatuz. XX. mendean, sekuentziazio eta klonazio teknikak agertzearekin batera, geneen izaera funtzionala eta estrukturala aztertu zen, aktibazio eta inhibizio patroi eta adierazpena ulertzeko.

Estrukturalki gene prokarioto eta eukariotoak bereizi daitezke.