Telomeroak

Telomeroak, grekeratik telos ”amaiera” eta meros ”atala”, kromosoma muturretako egitura bereizgarriak dira, DNA-proteina konplexuek osaturikoak. Telomeroek genoma babestea dute funtzio nagusia, nukleotido degradazioa eta fusio interkromosomalak ekidinez. Zelula zatiketa bakoitzean telomeroen luzera laburtu egiten da eta luzera batetik behera zelularen seneszentzia edo apoptosia gertatzen da.

DNA telomerikoa nukleotido sekuentzia errepikakorrek (5′-TTAGGG-3′) osatzen dute eta proteina telomerikoekin asoziaturik dago. Kromosomen muturretako DNA telomerikoak begizta konformazioa du, asoziaturiko proteina telomerikoei esker. Begizta egiturek, hain zuzen ere, genoma degradazio exonukleotidikotik dute. Telomeroekin asoziaturiko entzimen artean telomerasak telomeroen hedapena burutzen dute.