Droga psikotomimetikoak

Droga psikotomimetiko psikosiaren sintomak eragiten dituzten konposatuei deritze, hala nola, delirio, ilusio egoerak eta aldartearen aldaketak; sintoma hauek eten egiten dira drogaren presentzia desagertu bezain laster. Sintoma psikotikoen hasieran psikotomimesia gertatzen da.

Droga psikotomimetikoek egitura, aktibitate eta ezaugarri farmakologiko oso desberdinak dituzte. Psikotomimetiko askoren egitura anfetaminaren antzekoa da eta feniletilaminak dira; talde honetan sailkatzen dira metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina) eta MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina). Psikotomimetikoek sistema serotoninergikoan eragiten dute nagusiki, hartzaileen agonista edo antagonista moduan edo serotonina (5-HT) mailak aldatuz; izan ere, psikotomimetikoak eskizofreniaren tratamenduan erabili ohi dira, 5-HT hartzaileen aktibazio desorekatua erregulatuz. Betalde, droga psikotomimetikoak depresioaren eta psikosiaren tratamenduan erabiltzen dira, adibidez klozapina.

Konposatu psikotomimetikoak naturalak edo sintetikoak izan daitezke. Historikoki, tribu askotan konposatu psikotomimentikoak dituzten landare eta onddoak ahoratzen zituzten arrazoi espiritualengatik.