Energia (definizioa)

Energia lana egiteko ahalmena da. Ahalmen horren printzipio eta ezaugarrien arabera, energia potentziala, zinetikoa, kimikoa, kalorifikoa eta abar izan daiteke. Edonola ere, energia beti mugimenduarekin loturiko kontzeptua, mugimendu baten potentzialitatea edo ahalmena adierazten du (adibidez, pilota bat jaurtitzean, pilotaren mugimenduak berak pilotari ematen dion energia, edo energia kimikoaren nuklearraren kasuan, partikula subatomikoak mugitzean duten energia). Beroa eta lana energia gorputz batetik bestera aldatzeko moduak dira.

Energiarenm kontserbazio-printzipioaren edo termodinamikaren lehen pintzipioaren arabera, energia ez da sortzen ezta deuseztatzen ere, eraldatzen baizik. Horrek esan nahi du, energia gorputz batetik bestera aldatzen dela, edo gorputz berean modu batetik bestera: eskuaz pilota altzatzen dudanean, eskutik pilotari energia potentziala (erori eta mugitzeko ahalmena) ematen diot, askatzean pilota hori mugitzen hasten da eta bere energia potentziala zinetiko bihurtzen da.