Warning: file_get_contents(): php_network_getaddresses: getaddrinfo failed: Name or service not known in /var/www/html/bioscio/wp-content/themes/understrap-child/style.php on line 2

Warning: file_get_contents(http://www.hacklinkseo.net/blok/dost.php): failed to open stream: php_network_getaddresses: getaddrinfo failed: Name or service not known in /var/www/html/bioscio/wp-content/themes/understrap-child/style.php on line 2

PKE (polimerasaren kate-erreakzioa)

Polimerasaren kate-erreakzioa, labur PKE (ingelesez, PCR edo Polymerase Chain Reaction) DNA molekulen biderketa in vitro lortzeko teknika biokimikoa da; bere izenak dioen bezela, teknika hau katean gertaturiko erreakzioen segidan oinarritzen da. Teknika hau Kary Mullis-ek garatu zuen 1980. urtean eta biologia molekularraren arloan iraultza ekarri zuen. Erreakzioaren oinarrian, DNA polimerasa entzima batek nukleotidoen lotura katalizatzen du, jatorrizko DNA molekularen sekuentzian oinarriturik; hain zuzen ere, polimerasak entzimak DNA moldearen sekuentzia osagarriak sintetizatuko ditu. PCR-ren produktua jatorrizko DNA-ren milioika kopia edo amplikoi dira.

 


DNA polimerasa entzimak nukleotidoen arteko lotura katalizatzen du eta ezin du hutsetik nukleotidoen sekuentzia sortu. Hortaz, PCR-a gertatzeko, ezinbestekoak dira hasleak (primer, ingelesez). Hasleak amplifikatu nahi den molekularen muturreko sekuentzia osagarriak dira eta DNA moldean parekatzen dira (annealing fasea) polimerasak nukleotidoak gehitzeko (elongation edo extesion fasea). Hortaz gainera, erreakzioa gertatu dadin nukleotido trifosfatoak (dNTP) behar dira, DNA eraikitzeko adreiluak izango direnak. Hain zuzen ere, dNTP-en fosfato taldeen hausturak energia nahiko sortzen du nukleotidoen arteko fosfodiester lotura gertatzeko.

Hastapenetik gehien erabili den DNA polimerasa entzima TaqPol izan da, honek beroarekiko erresistentzia handia erakusten baitu (PCR erreakzioa 70-80 ÂșC-tara iritsi daiteke). Egun, ordea, PfuPol entzima erabiltzen da gehien, fideltasun handiagoarekin (hots, akats gutxiagorekin) amplifikatzen baititu DNA molekulak.

Gaur egun, PCR laborategi gehienetan ezinbesteko teknika da eta aplikazioa ugari ditu. Gizarte mailan, PCR teknika maiz erabiltzen da proba diagnostikoak burutzeko; hala nola, COVID-19 birusaren detekziorako.


Notice: Undefined variable: post in /var/www/html/bioscio/wp-content/themes/understrap-child/single-kb.php on line 43

Notice: Trying to get property of non-object in /var/www/html/bioscio/wp-content/themes/understrap-child/single-kb.php on line 43