Elektronegatibitatea

Kimikan, elektronegatibitatea atomo batek beste atomo batekin elkartzerakoan elektroiak erakartzeko duen ahalmena da. Ahalmen hori masa atomikoaren nahiz balentziako elektroien atomoko nukleoaren distantziaren mendean dago. Beste atomoekiko loturetan tipologia berezia eratzen da atomoen arteko elektronegatibitatearen arabera: apolarra, atomoen elektronegatibitateen diferentzia txikia denean; polarra, diferentzia hori ertaina denean; eta ionikoa, diferentzia hori handia denean. Elektronegatibitatea neurtzeko definizio operazional eta neurketa ohikoena Pauling eskalakoa da.

Ikus, gainera