Kutikula

Kutikula organismoen azala babesteko estaldura edo geruza osagarriak izendatzeko erabiltzen den izen orokorra da. Gizakiarengan azazkalen hasierako azal osagarria da, azalaren eta azakalaren arteko lotura itxi egiten duena, balizko infekzioak saihesteko. Ilearen kanpoko geruzari ematen zaion izena ere bada. Intsektuetan, tegumentuaren kanpo geruza da, epidermisaren gainean, kitinaz osaturikoa besteak beste. Alde batetik, intsektua babestea du helburua eta bestetik, exoeskeleto moduan ere funtzionatzen du.