Zenobioa

Terminoa erlijioan duen adierari buruz jakiteko, ikus Gizapedian, Zenobioa, zenobitak, zenobitismoa.

Zenobioa protozoo eta alga zenbaitek sortzen dituzten koloniak dira, ugalketa asexualaz eratzen direnak. Gehienetan, zenobioko zelulek ez dute espezializaziorik eta gehienez ere ugalketarako ahalmena duten eta ez duten zelulak bakarrik bereizten dira. Zenobioak osatuz bizi diren espezieen adibide bat Volvox generoko algak dira.