Materia grisa

Materia grisa gehienbat neuronen gorputz edo somak biltzen dituen nerbio sistema zentraleko (garuna eta bizkar hezur muina) eremua da. Bestalde, materia grisak beste hainbat egitura zelular jasotzen ditu, hala nola mielinizaturik gabeko neuronen axoiak eta dendritak (neuropiloak), glia zelulak (oligodendrozito eta astrozitoak), sinapsi eta kapilareak. Hain zuzen ere, egitura zelular hauek makroskopikoki kolore grisa eragiten dute, nerbio sistemako eremu honi izen ematen diona.

Materia grisa eta materia zuria dira nerbio sistemako eremu bereizgarriak; izan ere, antolamendu zelular, anatomiko eta funtzio desberdinak dituzte.