Arantzadun neurona ertainak

Arantzadun neurona ertainak (ingelesetik, medium spiny neurons -MSN-) gorputz ildaskatuaren (striatum) eta ganglio basalaren gehiengoa osatzen duten neurona inhibitzaileak dira; hots, neurona GABA-sortzaileak. Egun, bi MSN fenotipo desberdin bereizten dira: D1-motako neuronak eta D2-motako neuronak, desberdintasun nagusia D1 edo D2 dopamina hartzaileen adierazpena izanik. Hortaz gainera, MSN mota bakoitza proiekzio kortikotalamiko desberdinetan parte hartzen dute, hain zuzen ere, D1-motako MSN-ek bide zuzena osatzen dute, D2-motakoek bide ez-zuzena osatzen duten bitartean. Bide zuzen eta ez-zuzenek funtzio erregulatzaile desberdina dute informazioaren integrazioan eta asoziazioan, baina aldi berean emaitz sinergikoa sortzen dute.