Afinitate elektronikoa
Afinitate elektronikoa atomo neutro batek elektroi bat bereganatzean (eta beraz, ionizatzean) gertatzen energia-aldaketa da. Gehienetan, atomo bateko nukleoak elektroiak erakartzeko duen ahalmena gailendu egiten zaio atomoaren orbitaletan dauden elektroiek “kanpoko” elektroia aldaratu edo aldenarazteko joerari. Labur, beraz, elementu gehienetan (ez guztietan) ez da lanik egin behar kanpoko elektroi hori jasotzeko, eta beraz prozesu horretan energia negatiboa da (energia askatu egiten dela ere esaten da).
Ikus, gainera