In silico

In silico adierazpenak (latineko “in silicon” hitzetik eratorria, ordenagailuen txipen material nagusiari erreferentzia eginez) ordenagailuen bidez edo ordenagailu bidezko simulazioen bidez buruturiko esperimentuak deskribatzen ditu. Gehien bat biologiaren arloan erabiltzen da, metodo honek esperimentuen azkartasuna eta errekurtsoak aurreztea ahalbidetzen duelako; izan ere, in silico metodoa errendimendu handiko prozesuak burutzeko erabili ohi da, adibidez farmakoen baheketa edo zelula modelo konplexuak.