Espontaneitatea
Espontaneitatea edo espontaneotasuna norabide bakar batean eta kanpo eraginik gabe gertatzen diren prozesu fisiko eta kimikoen propietatea da, hala nola gas baten zabaltzea hutsean, tenperaturen berdintzea eta solutu baten disolbatzea. Prozesu horiek espontaneoak edo berezkoak direla esaten da. Prozesua esponentaneoa eta ez espontaneoa izatearen arteko mugan badago, orekan dago. Termodinamikako bigarren printzipioari jarraiki, prozesu bat esponentaneoa izango da sistemako energia askea, hots Gibbs-en energia, murrizten denean.