Endozitosia
Endozitosia zelula eukariotoek kanpo inguruneko molekula edota partikulak barneratzeko burutzen duten prozesua da. Barneratu ostean partikulek digestio prozesu bat jasan ohi dute osagai sinpleagoetara, zelulek erabili ahal izateko edo hondakin moduan kanporatu ahal izateko.
Endozitosi mekanismo eta helburuan oinarriturik, hiru prozesu mota bereizten dira: fagozitosia (patogeno eta partikula arrotzak endozitosia), pinozitosia (kanpo medioan disolbaturiko molekulen endozitosia) eta hartzaile bidezko endozitosia.