Fibroblastoak

Fibroblastoak matrize extrazelularraren sintesiaren arduradun nagusiak dira, kolageno, glikosaminoglikano eta proteoglikanoen ekoizpena burutzen dutelarik. Fibroblastoak animalien ehun konektiboan zelula ugarienak dira. Fibroblastoek animali ehunen estroma edo euskarri nagusia sortzen dute; bestalde, zaurietan eta erregenerazio prozesuetan ere funtzio garrantzitsua betetzen dute.

 

Loturiko adierak

Arantzadun neurona ertainak

Arantzadun neurona ertainak (ingelesetik, medium spiny neurons -MSN-) gorputz ildaskatuaren (striatum) eta ganglio basalaren gehiengoa osatzen duten neurona inhibitzaileak dira; hots, neurona GABA-sortzaileak. Egun, bi MSN fenotipo desberdin bereizten dira: D1-motako neuronak eta D2-motako neuronak, desberdintasun nagusia D1 edo D2 dopamina hartzaileen adierazpena izanik. Hortaz gainera, MSN mota bakoitza proiekzio kortikotalamiko desberdinetan parte hartzen dute,

Eritrozitoak

Eritrozitoak (grezieratik, erythros ”gorria” eta -cyte ”zelula”) edo globulu gorriak ugaztunen odoleko zelula gorriak dira, hezur muineko zelula aintzindarien eratorriak. Zelula anukleatuak dira eta itxura ahurra hartzen dute, deformaziorako gaitasun handia mantentzen dutelarik. Zitoplasma hemoglobinaz (ugaztunetan) beterik dute,  ‎O2 eta C‎O2 batzen duen biomolekula, gas hauek odolean zehar garraiatzeko. Gasen garraioaz gainera, eritrozitoak osmosi eta

Neuronak

Neuronak nerbio sistemako unitate zelular bereizgarria dira. Neuronek informazio elektrikoa jaso, prozesatu eta transmititzeko funtzio nagusia dute, organismoaren mugimendu, pentsamendu, memoria etab. koordinatzeko. Neuronen egitura zelular bereizgarriak dira dendrita, soma, axoi eta botoi sinaptikoak. Gizakiok 10¹⁰ neurona inguru ditugu eta dibertsitate maila oso handia da morfologia zein fisiologia aldetik.