Antigorputza

Antigorputzak immunitate sistemak ekoizturiko defentsa proteinak dira, gorputz edo molekula arrotzen presentzian (antigenoak) ekoizturikoak. Antigorputzak B linfozitoek ekoizten dituzte eta bi motatakoak izan daitezke: mintzari loturiko antigorputzak antigenoen hartzaile moduan dihardute, odolera jariaturiko antigorputzek,ordea, patogeno edo mikrobioaren neutralizazioan dihardute.

Antigorputz eta antigeno arteko ezagumendua espezifikotasun handikoa da; hots antigorputzek antigenoen desberdintasun estruktural txikiak bereizteko gaitasuna dute. Antigorputzen eta antigenoen arteko batura indarra afinitatearen bitartez neurtzen da eta oro har lotura ez-kobalente eta ahulak dira.