Prospektua (farmakologia)

Agian, inbertsio-prospektua bilatzen ari zinen.

Farmazian, prospektua botika bati buruzko informazioa zehazten duen orria da, bereziki bere erabilera terapeutikoari buruzkoa. Erabiltzailearentzako informazioa da gehienbat, hala nola indikazioa (zertarako erabiltzen den), posologia (zenbat eta nola hartu behar den), kontraindikazioak eta albo ondorioak eta abar.