Minbizia

Minbizia zelulen hazkuntza oldarkorrarengatik eta zelulen hedatze eta inbaditze gaitasunagatik ezaugarritzen diren gaixotasunen multzoa da. Hala, minbizia tumore onberetatik bereizten da, azken hauek gorputzean zehar zabaltzeko gaitasunik ez dutelako, hain zuzen ere.

Funtsean, minbiziaren garapena zelulen hazkuntzaren erregulazioa haustean oinarritzen da; hots, zelularen hazkuntza eta proliferazioa kontrolatzen duten geneak (onkogene edo gene tumore supresoreak) eraldatzen dira, maila genetiko edota epigenetikoan.

 

Minbiziak zelulen kontrolgabeko ugalketan oinarritzen diren gaixotasunak jasotzen ditu. Tumore onberak ez bezela, minbizi zelulek organismoan zehar hedatu eta ehunak inbaditzeko gaitasuna dute, hots metastasirako gaitasuna dute. Ondorioz, minbiziak kalte sistemikoak sortu eta hilkortasun handia izan dezake. Minbiziaren eragile nagusiak faktore genetikoak eta inguruneko faktoreak dira (tabako kontsumoa, agente kartzinogenoei esposizioa, dieta, etab.). Maila molekularrean, faktore hauek ADNn kalte iraunkorrak sortzen dituzte minbizi zelulen fenotipoa eragiten dute eta hurrengo progenie zelularrari transmitzen zaizkio.

Egun 100 minbizi mota ezagutzen dira eta zein ehunetan sortzen diren arabera sailkatzen dira; hala nola, kartzinoma azaleko minbizia da, leutzemia hezur muinekoa eta linfoma immune sistemakoa.