Anoikis
Anoikis, grekeratik ”etxerik gabekoa”, organismo multizelularretan zelulen heriotza programatu edo apoptosi mota da. Anoikis zelula-zelula edo zelula-matrize extrazelular loturen menpekotasuna duten zeluletan gertatu ohi da (adibidez, zelula epitelialak). Izan ere, lotura edo aingurapenek zelularen hazkuntza eta biziraupenerako seinaleak bideratzen ditu. Aldiz, matrize eta albo zeluletatik askatuz gero, biziraupenerako seinaleak eten eta zelulek apoptosia jasaten dute.