Txaperoi molekularrak

Txaperoi molekularrak zelularen proteostasia sistemaren baitan dihardute, proteinen kontzentrazio oreka egokia bermatuz. Txaperoiak makromolekula proteikoak dira; esaterako, Hsp (ingelesetik, Heat Shock Protein) proteinak tenperatura altuetan edo beste estres egoeretan adierazitako proteinak dira. Txaperoi proteinek proteostasiaren maila desberdinetan jardun dezakete:

  • Proteinaren tolesdura prozesuan lagundu dezakete, egitura natiboa lortu dezan.
  • Proteinaren egitura natiboa egonkortu dezakete, destolestea ekidinez.
  • Agregaturiko proteinen bertolestea errazten dezakete, agregatuen kopurua murriztuz.

Txaperoiek ez dute kontraesanik sortzen Anfinsen-en dogmaren aurka; izan ere, txaperoi proteinek ez dute informazio esterikoarik ematen proteinen tolesdura prozesuan.