Indeterminazioa
Indeterminazio printzipioa 1927. urtean Heiserberg-ek proposatu zuen, teoria kuantikoaren baitan partikulen hainbat propietate neurtzeko mugak daudela proposatuz. Izan ere, indeterminazio printzipioaren arabera, ezinezkoa da partikula baten (adibidez, elektroiaren) posizioa (x) eta momentua (ρ) zehaztasun osoz eta aldi berean ezagutzea; beraz, neurketa baten zehaztasuna areagotu ahala, beste neurketaren zehaztasuna murriztu egiten da.
Indeterminazio printzipioari esker, fisika klasikoarekin azaldu ezin diren gertaerak azaldu daitezke, hala nola, atomoek zergatik ez duten inplosionatzen, eguzkiaren distira edo espazioaren hutsa.