Parkinson gaixotasuna

Parkinson gaixotasuna nerbio sistemako gaixotasun progresibo eta neuroendekatzailea da; hots, garuneko neuronen endekapenaren ondorioz garatzen da. Garuneko eremu kaltetuena gorputz ildaskatua (striatum) da, funtzio motorea modulatzeaz arduratzen dena; ondorioz, parkinsonismoaren sintoma nagusiak mugimenduan nabari dira: hala nola, ibiltzeko zailtasunak, dardarak eta gorputzaren jarrera desegokia. Bestalde, parkinsonen gaixotasuna garatzen duten paziente gehienek sintoma ez-motoreak dituzte ere (arazo kognitiboak, arazo gastrointestinalak eta mina, besteak beste).

Parkinsonen gaixotasuna populazioaren %1-ean eragiten du. Parkinsonen gaixotasuna pertsona helduetan (70 urteetatik gorako pertsonetan) garatzen da, oro har; bestalde kaltetuen %5-ak aldaera genetiko ez-ohikoak dituzte eta gaixotasuna adin gazteetan garatzen dute (40-50 hamarkadetan), hots, garapen goiztiarreko parkinsonen gaixotasuna. Parkinsonen gaixotasunaren garapenarekin erlazionaturiko gene nagusiak PARK bezela izendatu dira (PARK3, PARK7), baina gaixotasunean eragin dezaketen gene ugari idenfikatu dira (SNCA, LRRK2).

Maila patofisiologikoan, parkinsonen gaixotasunak garuneko substantia nigra-ko neuronen heriotza du bereizgarri. Hain zuzen ere, neurona dopaminergikoen heriotza gertatzen da (dopamina sintetizatu eta jariatzen duten neuronak) eta ondorioz, dopamina neurotransmisorearen mailak murriztu egiten dira gorputz ildaskatuan. Hortaz gainera, parkison pazienteetan beste hainbat neurotransmisore eta neuromodulatzaileen desoreka gertatu ohi da, sintoma motore eta ez-motoreak eragiten dituztenak. Neurona dopaminergikoen heriotza proteina agregatuen ondorioz gertatzen dela uste da; izan ere, parkinsonen gaixotasun pazienteen burbuinean alfa-sinukleina proteinaren agregatuak sortzen dira, Lewy-ren gorputzak bezela ezagunak.

Egun, Parkisonen gaixotasunak ez du sendagairik eta tratamendu ohiak sintomak hobetzea du helburu. Hala, tratamendu ohikoenek dopamina neurotransmisorearen maila arruntak berreskuratzea dute helburu: dopaminaren molekula aurrekariak (L-DOPA), dopamina endekatzen duten entzimen inhibitzaileak (carbidopa, tolcapone, selegiline). Dena dela, azken hamarkadan sistema adenosinergikoa itu duten farmakoak erabiltzen hasi dira, adenosinaren A2A hartzailearen antagonistak, hain zuzen ere.