Sinapsia

Sinapsiak bi neuronen arteko kontaktu guneak dira, neuronen arteko informazio trukea baimentzen dutenak. Oro har, sinapsia axoi eta  dendriten artean gertatzen da; hots, neurona presinaptikoaren axoia eten eta jarraian neurona postsinaptikoaren dendrita aurkitzen da, tartean arraildura sinaptikoa (20-30 nm inguruko tartea) sortzen delarik.

Informazioaren transmisio motaren arabera, bi sinapsi mota nagusi sailkatzen dira:

  • Sinapsi elektrokimikoa. Neurona presinaptikoaren axoi terminalean ekintza potentzialak neurotransmisoreen jariapena arraildura sinaptikora eragiten du, seinale elektrikoa seinale kimiko bilakatuz. Neurotransmisoreek neurona postsinaptikoan potentziala murriztu edo emendatu dezakete, eta honen arabera sinapsi inhibitzaile edo kitzikatzaileak sailkatzen dira.
  • Sinapsi elektrikoa. Neuronen arteko lotura GAP motakoa denean, seinale elektrikoa neurona presinaptikotik postsinaptikora transmititzen da zuzenean, neurotransmisore bitartekaririk gabe.

Sinapsien ezaugarririk garrantzitsuena plastikotasun sinaptikoa da; izan ere, ezaugarri hau oinarrizkoa da neuronetan eta oroimen eta ikasketa baimentzen dute.