Efektu fundatzailea

Populazio genetikaren arloan, efektu fundatzaileak aldakortasun genetikoaren urritzea azaltzen du, populazio berri bat indibiduoen talde murritz batetik sortzen denean. Funtsean, fenomeno hau indibiduoen talde txiki bat populazio handi batetik banatu eta isolaturiko lurralde batean populazio berri bat sortzen duenean gertatzen da. Oro har, talde fundatzailearen ezaugarri genetikoak (genotipo eta fenotipoa) ez dira jatorrizko populazioaren adierazgarriak.

Kofaktoreak

Kofaktoreak molekula organiko ez-proteiko edo ioi metalikoak izan daitezke, entzimek aktibitate katalitikoa izateko ezinbestekoak direnak; hau da, kofaktoreak entzimen molekula laguntzaile kontsideratu daitezke eta erreakzio biokimikoan parte hartzen dute. Entzima kofaktoreari baturik dagoenean holoentzima bezela identifikatzen da; aldiz, kofaktorea baturik ez duen entzima apoentzima deritzo. Kofaktoreak bi taldetan sailkatzen dira izaera kimikoaren arabera: koentzimak eta ioi

Birkonbinazio genetikoa

Birkonbinazio genetikoa DNA molekulen arteko material genetikoaren trukaketari deritzo; hain zuzen ere, birkonbinazio genetikoan bi DNA molekularen haustura fisikoa, sekuentzien trukaketa eta berlotzea gertatzen dira. Oro har, birkonbinazio adierak DNA molekulen berrantolamendu fenomeno desberdinak eta hauen mekanismoak jasotzen ditu. Izan ere, material genetikoaren berrantolamendua era askotara gertatu daiteke, organismoaren edota testuinguruaren arabera. Organismo eukariotoetan meiosiko elkargurutzamenduan

Prioiak

Prioiak destolestu eta agregazioa eragiteko gaiatsuna duten proteinak dira. Destoleste prozesuan prioiek heuren destoleste mekanismoa eragin dezakete inguruko proteinetan, prioi izaera erreplikatuz eta ugalduz. Destolestearen ondorioz, proteinek egitura zein funtzionalitatea galtzen dute eta neuronen heriotza eragiten du. Ondorioz, prioiek animalietan entzefalopatia espongiformea eragiten dute. Espongiforme izenak gaixotasunaren bereizgarritasun histopatologikoari egiten dio erreferentzia, hain zuzen ere, prioiek

Adenosina (neurotransmisorea)

Adenosina izaki bizidunetan ugaria den molekula organikoa da; izan ere, funtzio ugari betetzen ditu, besteak beste energia metatu eta garraiatzea, ADN eta ARN sintesia eta neuromodulazioa.  Adenosinaren funtzio fisiologikoa lehendabiziz Drury and Szent-Györgyi zientzialariek proposatu zuten 1929. urtean. Molekula honen efektuak, ordea, ez ziren sakonean ikertu 60. hamarkadara arte. Hainbat ikerketek erakutsi dute adenosinak burbuineko

Adenosina

Adenosina izaki bizidunetan ugaria den molekula organikoa da. Izan ere, adenosina ADN eta ARN sortzeko nukleotidoetako bat da (timina, guanina, zitosina eta uraziloarekin batera). Adenosinaren egitura kimikoa adenina base nitrogenatu eta ribosa monosakaridoan oinarritzen dira. Erribosak fosfato taldeak izan ditzake, eta orduan adenosina monofosfato (AMP), adenosina difosfato (ADP) eta adenosina trifosfato (ATP) sortzen dira; fosfato

Anandamida

Anandamida edo arakidonoiletanolamida (EAE laburturik) izaera lipidikoko neurotransmisore eta neuromodulatzaile endokanabinoidea da. Anandamidak kannabis landarean aurkitzen diren kanabinoideen efektu psikoaktibo bereizgarriak eragiten ditu; hain zuzen ere, hartzaile kanabinoide berdinetara batzen dira eta antzeko efektuak dituzte. Anandamidaren neurotransmisore funtzioa parakrinoa da; hots, jariatu eta soilik ondoz ondoko zeluletan du eragina. Anadamidaren izena sankrito hizkuntzatik eratorria da,

Nukleotidoak

Nukleotidoak azido desoxirribonukleiko (ADN) eta azido erribonukleiko (ARN) polimeroen monomero edo oinarrizko unitateak dira. Molekula organikoak dira eta ezinbesteko biomolekulak dira izaki bizidunetan. Nukleotidoen egitura molekularrak hiru osagai nagusi ditu: pentosa monosakarido molekula (deoxiribosa edo erribosa), base nitrogenatu bat (edo nukleobasea) eta fosfato taldeak. Nukleobase motaren arabera, lau desoxirrinukleotido mota bereizten dira: adenosina, guanosina, timina

Endorfinak

Endorfinak (ingelesetik endogenous morphine) neuropeptido opioide eta hormona peptidikoak dira; hots, aminoazidoen sekuentzia laburrak (16-31 aa) dira eta nerbio sistema zein sistema endokrinoan jarduten dute. Hiru endorfina mota deskribatu dira, aktibitate farmakologikoan oinarriturik: α-endorfinak, β-endorfinak eta γ-endorfinak. Endorfina gusztie Endorfinak hipofisian sintetizatu eta metatzen dira. Minaren modulazioan dihardute nagusiki eta opioideen euforia sentsazioa eragiten dute.

Droga psikotomimetikoak

Droga psikotomimetiko psikosiaren sintomak eragiten dituzten konposatuei deritze, hala nola, delirio, ilusio egoerak eta aldartearen aldaketak; sintoma hauek eten egiten dira drogaren presentzia desagertu bezain laster. Sintoma psikotikoen hasieran psikotomimesia gertatzen da. Droga psikotomimetikoek egitura, aktibitate eta ezaugarri farmakologiko oso desberdinak dituzte. Psikotomimetiko askoren egitura anfetaminaren antzekoa da eta feniletilaminak dira; talde honetan sailkatzen dira