Eutelia

Eutelia organismo helduetan zelulen iraunkortasun fenomenoa da;  hau da, organismo eutelikoetan garapen ostean zelula kopurua ez da aldatzen, eta helduaroko hazkuntza zelulen handitzearen ondorioz gertatzen da. Nukleo kopuru finkoa ere eutelia bezela ezagutzen da. Eutelia nematodo eta rotiferoetan agertzen da, adibidez.

Genetikoki eraldaturiko organismoak

Genetikoki eraldaturiko organismoak (GEO) ingenieritza genetikoko tekniken bitartez material genetikoa bereganatu duten organismoak dira. DNA birkonbinatzailearen teknologiak organismoen geneak eraldatzea ahalbidetzen du, gene berriak txertatuz edo geneak ezabatuz. Gaur egun, genetikoki eraldaturiko organismoak batez ere laborantzan, animali industrian eta lurreko bakterioetan erabiltzen dira. Genetikoki eraldaturiko organismori beste espezie baten material genetikoa txertatzen zaionean izaki transgenikoa deritzo.

Epigenetika

Epigenetika DNA sekuentzian aldaketarik sortu gabe fenotipoaren aldakortasunak aztertzen dituen genetikaren adarra da; zehatzago, kromosoma elkarrekintzak eta DNA sekuentziarekiko independenteak diren gene adierazpen patroiak aztertzen ditu epigenetikak. Aldakortasun epigenetikoak garapen eta ugaltze faseetan ezarri ohi dira (gametogenesi eta enbrioi garapenean) eta belaunaldietan zehar gene adierazpen patroiak aldatu daitezke DNA sekuentzia aldatu gabe. Maila biokimikoan, modifikazio epigenetikoek

Osmosia

Osmosia mintz erdi-iragazkorretan zehar konpartimentuen kontzentrazioak berdintzekogertatzen den disolbatzailearen mugimendua da. Disolbatzailearen potentzialak kontzentrazio gradientearen aurka egiten du konpartimentuen arteko homeostasia eta soluzioen homogeneotasuna lortzearren. Beraz, ur mugimendua solutu kontzentrazio baxuenetik altuenera gertatzen da, konpartimentuen bolumen aldaketa eraginez. Disolbatzailearen mugimendu eta bolumen aldaketari aurre egiteko ezarri beharreko presioari presio osmotikoa deritzo eta mmHg edo atm

Fluorokromoa (fluoroforoa)

Fluorokromoak edo fluoroforoak erradizio baten eraginez fluoreszentzia igortzen duen molekula edo molekula zatiak dira. Beste molekula batzuk (antigoputzak, esaterako) markatzeko erabil daitezke.

Genea

Geneak herentzia unitateak dira, organismo baten ezaugarriak baldintzatuko dituen informazioa daramatenak. Maila molekularrean, geneak zelularen produktu funtzionalak kodetzen dituzten DNA segmentuak dira. Geneak kromosometan antolatzen dira eta loci gune fisiko espezifikoa hartzen dute. Gene hitza lehendabiziz Wilhelm Johannsen botanikoak erabili zuen 1909. urtean, baina Gregor Mendelek XIX. mendean gene kontzeptua barneratu zuen haren ikerketan, geneen segregazioa guraso

Hautespen naturala

Hautespen naturala eboluzioa garatzeko mekanismoa da, moldaera edo adaptazio egokiagoko banakoak ugalketarako hautatu egiten dituena, eta beraz espeziazio eta egokitzapenaren indar eragile bilakatzen dena. Indibiduoen fenotipo desberdintasunetan oinarritzen da eta biziraupen eta ugalketa diferentziala eragiten du; hots, biziraun eta ugaltzeko fenotipo egokia duten indibiduoak dira hurrengo belaunaldiaren ezaugarri genetikoak ezarriko dituztenak. Hautespen naturalaren kontzeptua Charles

Aktina

Aktina zitoeskelotoko aktina filamentuak sortzeko polimerizatzen diren molekula proteiko indibidualak dira. Animali zeluletan aktina proteinarik ugariena izaten da, mikrofilamentuek 7 nm-ko diametroa dutelarik. Aktinaren funtzio nagusien artean daude egitura zelularraren euspena, mugikortasuna uzkurdura eta pseudopodoen bitartez, zatiketa zelularra eta organuluen banaketa eta garraioa zelulan.