Klonazioa

Klonazioaren baitan, gen, zelula, ehun eta organismo osoen kopia genetikoki zehatzak eratzeko prozesuak biltzen dira. Klonazio-prozesuak anitzak badira ere, guztiek dute ezaugarri komuna: sexu-ugalketarik gabeko prozesuak. Beste alde batetik, klonazio-prozesuak naturalak izan daitezke (bakterioen kasuan, esaterako) zein artifizialak.

Seneszentzia

Seneszentzia (latinezko senex hitzetik, “zaharra”) zelula, organo edo organismo batek zahartzearen ondorioz erakusten duen disfuntzio multzoa da. Senszentzia zelularrean ziklo zelularraren etendura itzulezina eta behin betikoa gertatzen da eta material genetikoan gerta daitezkeen kalteekin dago erlazionaturik.

Entzimak

Entzimak biokatalizatzaile funtzioa duten proteinak dira; hots, entzimek izaki bizidunetan ematen diren errakzioak azkartzen dituzte, erreakzioaren emaitza eraldatu gabe. Ondorioz, entzimak izaki bizidunen metabolismo erregulatzaile nagusiak dira, erreakzioen abiadura determinatzen baitute. Sustratua entzimak eraldatu beharreko molekula izango da eta produktua eraldatu osteko molekula. Entzimologia entzimak eta haien funtzioa ikertzen dituen biokimikaren arloa da.

Epistasia

Epistasia gene baten adierazpen fenotipikoa beste gene baten aleloen edo mutazioen menpeko denean ematen den fenomeno genetikoa da; hots, bi generen arteko elkarrekintza azaltzen duen fenomenoa. Epistasian gene baten adierazpena testuinguru genetikoaren araberakoa da, eta beraz, mutazio baten adierazpena gene baldintzatzailearen (gainartzailearen) aleloen araberakoa izango da. Herentzia patroi hau karaktere batean (adibidez, larruaren kolorea, ilearen

Irakurtarau irekia

Genetika molekularraren arloan, irakurtarau irekia transkribatu eta proteinara itzuli daitekeen DNA sekuentzia da. Hortaz, DNA molekulan irakurtaraua kodoien segida jarraia da, hasiera kodoiarekin (AUG) hasi eta stop kodoiarekin (oro har, UAA, UAG edo UGA) amaitzen dena. Laburbilduz, irakurtarau irekia definitzeko ezaugarriak izango dira sekuentziaren luzera 3gatik zatigarria izatea eta stop kodoiek mugatzea. Organismo prokariotoek genoma

Zitokinak

Zitokinak (grekeratik, ‘cytos’ zelula eta ‘kines’ mugimendua) izaera proteikoko molekulen talde anitza dira, immune sisteman zelulen arteko komunikazioa bideratzen dutenak. Tamaina txikiko proteinak izateagatik dira bereizgarriak, hauen pisu molekularra 5-20 KDa ingurukoa izanik. Zitokinak immune sistemako zelulek (makrofago, T linfozito eta B linfozito) eta bestelako zelulek (endotelio zelula, fibroblasto eta zelula estromal) ekoizten dituzte. Zitokinek hormonen

Mikrotubuluak

Mikrotubuluak zelularen barneko tutu mikroskopikoak dira, haren zitoeskeletoa osatzen dutenak. Hainbat funtzio betetzen dituzte: zelularen iraitz-aparatuaren atalak dira, kanporatu beharreko substantzia eta elementuen igarobide gisa, zilio eta flageloen egitura osatzen dute, organuluak haiei esker mugitzen dira eta meiosian eta mitosian ere parte hartzen dute. Mikrotubuluen antolaketa-zentro batetik luzatzen dira, zentromerotik hain zuzen ere. Beste hizkuntzetan: ingelesez,

Zitokinen ekaitza

Zitokinak izaera proteikoa duten molekulak dira; organismoko zelula desberdinek ekoiztu eta jariatu ditzakete, baina immune sistemako zelulak iturri nagusia dira. Zitokinak infekzio edo eraso baten aurrean jariatzen dira eta hantura erreakzioa eragiten dute. Zitokinen ekaitza sistema immuneak gehiegizko erantzuna sortzen duenean gertatzen da, behar baino zitokina gehiago jariatu eta gehiegizko hantura sortzen delarik. Zitokinen ekaitza

Kontaktuen jarraipena

Kontaktuen jarraipena pertsona kutsatu batekin harremana izan duten pertsonak identifikatu eta aurkitzeko burutzen diren prozeduren multzoa da. COVID-19 pandemian zehar, funtsezko neurria izan zen pandemiaren hedapena geldiarazteko herrialde batzuetan, hala nola Hego Korean. Beste hizkuntzetan: ingelesez, contact tracing; gaztelaniaz, rastreo de contactos.  

Antigenoak

Antigenoak antigorputzek ezagutzen dituzten molekula edo egitura molekularrak dira. Antigenoek hainbat epitopo edo gune antigeniko dituzte bere baitan, antigorputz eta antigenoaren arteko elkarrekintza determinatzen dutena; hots, epitopoa antigenoen zati txiki bat da. Antigenoen izaera biokimikoa askotarikoa izan daiteke eta, oro har, proteina, peptido, polisakarido, lipido edo azido nukleikoak dira.