Azetilkolina

Azetilkolina (ACh, ingelesetik acetylcholine) animalia espezie askotan ekoizturiko molekula organikoa da, burbuin eta gorputzean zehar neurotransmisore funtzioa duena; hots, neurona zelulek ACh jariatzen dute seinale kimiko moduan eta itu zeluletan erantzun bat sortzen dute (ondoz ondoko neurona, guruin zelula edo zelula muskularretan). Sintesia ACh molekula azido azetiko eta kolina molekulek osatzen dute ester loturaren bitartez loturik.

Dopamina (neurotransmisorea)

Dopamina (DA, 3,4-dihidroxifenetilamina-ren laburdura) animalietan eta landare batzuetan sintetizaturiko konposatu organikoa da, katekolamina eta fenetilaminen familiakoa; hain zuzen ere, dopamina gainerako katekolaminen (epinefrina eta norepinefrina) molekula aintzidaria da. Dopaminaren neurotransmisore funtzioa 1958. urtean deskribatu zen Arvid Carlsson eta Nils-Åke Hillarp ikertzaileen eskutik, ordura arte epinefrina eta norepinefrinaren molekula aintzindari bezela bakarrik deskribatu baitzen. Sintesia Dopaminaren kontzentrazioa

Gorputz ildaskatua (striatum)

Gorputz ildaskatua edo striatum burbuineko nukleo subkortikala da (ganglio basalean), bi hemisferioetan antolatzen dena. Gorputz ildaskatuaren funtzio nagusiak saritze-sistema, kognizioa, motibazioa (alde bentrala) eta motore funtzioa dira (alde dortsala). Arantzadun neurona ertainak dira zelula ugarienak eta neurri txikiagoan neurona kolinergiko eta bestelako neurona inhibitzaileak. Burbuin kortex-etik proiektatzen duten neuronek gorputz ildaskatuko neuronekin elkarrekin eta sinapsia

Arantzadun neurona ertainak

Arantzadun neurona ertainak (ingelesetik, medium spiny neurons -MSN-) gorputz ildaskatuaren (striatum) eta ganglio basalaren gehiengoa osatzen duten neurona inhibitzaileak dira; hots, neurona GABA-sortzaileak. Egun, bi MSN fenotipo desberdin bereizten dira: D1-motako neuronak eta D2-motako neuronak, desberdintasun nagusia D1 edo D2 dopamina hartzaileen adierazpena izanik. Hortaz gainera, MSN mota bakoitza proiekzio kortikotalamiko desberdinetan parte hartzen dute,

Kladogenesia

Kladogenesia, grekeratik ‘clado-‘ adarra eta ‘genesi‘ sorkuntza, espezie lerroen eboluzioan adarkatze mekanismoari deritzo; hau da, espezie arbaso batek ondorengo bat baino gehiago sortzeko jasaten dituen aldaketa ebolutiboak. Mekanismo honen bitartez, zuhaitz filogenetikoan adarkadura ebolutiboak eta eboluzio dibergentea gertatzen da. Kladogenesia eta anagenesia espezieen eboluzioa azaltzeko mekanismo ebolutibo nagusiak dira; bi mekanismo desberdin izan arren, estuki

Anagenesia

Anagenesia (grekeratik ‘ana-‘ gorako eta ‘genesi’ sorkuntza), transformazio filogenetiko edo gradualismo bezela ere ezaguna, espezie baten eboluzio mekanismo gradualari deritzo. Hau da, anagenesiaren bitartez espezie batek aldaketa ebolutiboak jasaten ditu espezie berri bat sortzeko, zuhaitz filogenetikoan adarkadurarik gertatu gabe. Transformatu berri den espezieak bere arbasoa zapaldu ohi du, arbaso espeziea desagertaraziz. Anagenesia eta kladogenesia espezieen eboluzioa

Leukozitoak

Leukozitoak, odoleko globulu txuriak bezela ere ezagunak, sistema immuneko zelula multzoa da, organismoa infekzio eta agente arrotzen aurrean babesteko funtzio nagusia dutenak.  Leukozito guztiak hezur muineko zelula ama hematopoietikotik eratorriak dira eta organismo osoan zehar aurkitzen dira, odol eta sistema linfatikoan, hain zuzen ere. Leukozito mota desberdinak deskribatu dira eta bost mota desberdinetan sailkatu dira:

Sinbiosia

Sinbiosia epe luzean irauten duen harreman biologiko estua da. Sinbiosian parte hartzen duten organismoei sinbionte deritze eta espezie berekoak edo desberdinekoak izan daitezke. Hiru sinbiosi mota bereizten dira, harremanaren ondorioz organismoek onura edo kaltea jasaten duten arabera: Bi organismoek onura lortzen badute mutualismoa deritzo. Esaterako, mutualismoa gertatzen da gizakion eta mikrobiotaren artean; izan ere, biek bestearen

Koronabirusak

Koronabirusak Coronaviridae familiako birus genero bat da, simetria helikoidaleko kapsidea eta polaritate positiboko ARN genoma duena. ARN birusen artean, luzera handieneko genoma duena da, 26-32 kilobase bitartekoa. Izena mikroskopioan erakusten duen itxuratik datorkio, koro antzeko batez inguratua. Ezaguna da gizakien eta beste ugaztunen artean sortzen dituen arnas-aparatuko gaixotasunak eragiteagatik, horien artean larriena SARS izanik.

Sinestesia

Neurozientzietan, sinestesia, grekeratik syn- (elkar) eta aisthesis- (zentzumena), zentzumenak ohartu gabe nahastea eragiten duen baldintza neurologikoa da. Asoziazio esperientzia hauek maiz dituzten pertsonei sinestete (ingelesetik, sinesthete) deritze, nahiz eta pertsona batetik bestera esperientzia motak oso aldakorrak izan. Zentzumenen asoziazioa arrunta izan daiteke kasu askotan, adibidez, pertsona baten argazkia pertsonaren izenarekin erlazionatzen denean. Bestalde, muturreko kasuetan pertsona