Test serologikoak

Test serologikoak pazienteen laginetan antigorputz edota antigenoak identifikatzeko erabiltzen den proba diagnostikoa da; praktikan, pazienteen odol seroa erabiliz buruturiko proben multzoa da. Test serologikoak hainbat arlotan erabili daitezke (immunologia, mikrobiologia, kriminologia, etab.), eta aplikazio ugaritu ditu; hala nola, gaixotasun autoimmune eta infekzioen diagnostiko, odol taldearen determinazio edo mikrobioen identifikaziorako erabili daitezke. Test serologikoetan ohiko metodo

Ziklo lisogenikoa

Ziklo lisogenikoa birusek haien DNA erreplikatzeko erabiltzen duten mekanismo biologikoa da. Ziklo litikoarekin alderatuz, ziklo lisogenikoan DNA birikoa ez da transkribatzen proteinak ekoizteko eta soilik DNAren erreplikazioa gertatzen da.

Ziklo litikoa

Ziklo litikoan birus bakteriofagoek haien genoma zelula hostalarian txertatu eta zelularen entzimak erabiliz birusaren erreplikazioa gertatzen da. Birusaren osagaiak sintetizatu eta mihiztatu ostean, zelula hostalariaren lisia gertatzen da eta birus helduak kanpo mediora jariatzen dira. Ziklo litikoaren fase nagusiak lau dira: Birusaren lotura edo adsortzioa. Birusaren eta bakterio hostalariaren arteko lehen kontaktua ausaz gertatu ohi

Fibroblastoak

Fibroblastoak matrize extrazelularraren sintesiaren arduradun nagusiak dira, kolageno, glikosaminoglikano eta proteoglikanoen ekoizpena burutzen dutelarik. Fibroblastoak animalien ehun konektiboan zelula ugarienak dira. Fibroblastoek animali ehunen estroma edo euskarri nagusia sortzen dute; bestalde, zaurietan eta erregenerazio prozesuetan ere funtzio garrantzitsua betetzen dute.  

Plasmolisia

Plasmolisia zelulek barne ur edukia galtzen dutenean gertatzen den prozesua da, ingurune hipertonikoan izateagatik. Hain zuzen ere, zelulak solutu kontzentrazio handiko ingurune batean daudenean osmosi bitartez ura kanporatzen dute barne, kanpo kontzentrazioak berdintzeko. Plasmolisiaren ondorioz, zelula barneko presioa murriztu eta zelula uzkurtu egiten da. Landare zeluletan mintz plasmatikoa pareta zelularretik banandu egiten da; animali zeluletan,

T linfozitoak

T linfozito edo T zelulak timo organotik eratorriak diren leukozito linfoideak dira. Linfozito mota guztiak bezela, T zelulak hezur muinean garatzen dira; bestalde, hezur muina utzi berri dutenean heldugabeak dira eta soilik timoan lortzen dute heldutasun osoa. Dena dela, T linfozitoak timoa utzi ondoren ere desberdintzapen eta garapen prozesuan jarraitu dezakete. T linfozitoek TCR molekulak

B linfozitoak

B linfozito edo B zelulak odolean eta linfan zirkulatzen duten leukozito linfoideak dira, organismoa agente arrotzen aurka babesteko antigorputzak ekoiztu eta jariatzen dituztenak; hots, B linfozitoak immune sistemako erantzun humoralaren arduradunak dira. Hortaz gainera, B linfozitoak zelula antigeno aurkezleak dira eta zitokinen jariapena ere burutzen dute, besteak beste. Ugaztunetan, B linfozitoak hezur muinean garatu eta

G proteinari akoplaturiko hartzaileak

G proteinari akoplaturiko hartzaileak (GPCR, ingelesetik G protein-coupled receptor) zelulen mintz plasmatikoan txertaturiko proteinak dira, seinale kimiko (peptido, lipido, hormona, etab.) edo fisikoak (argia, indar mekanikoa, etab.) jaso eta zelularen barnealdera transmititzen dituztenak. G proteinari akoplaturiko hartzaileek proteina superfamilia zabalena eta anitzena osatzen dute eta egun 800-1000 hartzaile gene identifikatu dira, giza genomaren %1 kodetzen

Superkutsatzailea

Superkutsatzailea beste organismoak infektatzeko aukera edo ahalmen handia duen organismoa da. Superkutsatzaileak bereziki arriskutsuak dira epidemia eta pandemietan, beste indibiduo asko kutsatzen dituztelako. Indibiduo bat superkutsatzailea izateko faktoreak birus-karga eta kontaktu-kopurua dira besteak beste. Beste hizkuntzetan: ingelesez, superspreader; gaztelaniaz, supercontagiador.

Elektroien garraio katea

Elektroien garraio katea (EGK) arnasketa zelular aerobikoan azken urratsa da, erredox erreakzioen bitartez elektroiak hainbat proteina konplexuetan zehar garraiatzen dituena; elektroi garraioan askaturiko energia mintzean zehar protoiak translokatzeko erabiltzen da, gradiente elektrokimikoa (H+ kontzentrazio eta karga desberdintasuna) sortuz. EGK mintzean txertaturiko hainbat proteina konplexu, peptido eta entzimek osatzen dute. Organismo eukariotoetan, EGK mitokondrioaren barne mintzean antolatzen