Mioklonoak

Mioklonoak nahi gabeko giharren mugimendu edo espasmoak dira, azkarrak eta oso laburrak. Antsietate edo neke fisiko egoeretan gerta daitezke, baino asaldura neurologiko nahiz gaixotasunen sintoma izan daitezke, erregulartasunez gertatzen badira.

Plasmidoa

Plasmidoak azido desoxirribonukleiko (ADN) molekula zirkularrak dira, zelularen ADN kromosomikotik bereizten direnak, hain zuzen ere. Plasmidoak bakteria zeluletan agertu ohi dira eta plasmidoan kodeturiko geneek zenbait abantaila genetiko eskeintzen dizkie bakterioei; hala nola, antibiotikoei erresistentzia. Plasmidoen luzera aldakorra da eta plasmido motaren arabera kilobase gutxi edo ehundaka kilobasekoak izan daitezke. Zelularen zatiketa gertatzen denean, plasmidoaren

Serotonina (neurotransmisorea)

Serotonina edo 5-hidroxitriptamina (5-HT) monoaminen familiako neurotransmisorea da; hots, neuronen arteko mezulari kimiko moduan jardun dezake. Serotonina zoriontasunaren eta plazerraren molekula bezela ere ezagutzen da, nahiz eta serotoninak organismoan duen funtzioa askoz konplexuagoa izan. Izan ere, serotoninak funtzio fisiologiko anitzetan parte hartzen du, besteak beste kognizioan, ikasketa eta memorian, gosean eta loan. Serotonina nerbio sistema enteriokoan

Pedunkulua (zoologia)

Agian, pedunkulu terminoak botanikan duen adiera bilatzen ari zinen. Zoologian, pedunkulua organismo batean agertzen den luzapena da, helburu desberdinak izan ditzakeena, hala nola lurrera itsasita geratzea edo sentsore moduan funtzionatzea.

Pedunkulua (botanika)

Agian, pedunkulu terminoak zoologian duen adiera bilatzen ari zinen. Botanikan, pedunkuluak hostoa, lorea edo fruitua zurtoinera lotzen duen atalak dira, zurtoin erakoak horiek ere, baino meheagoak zurtoin nagusia baino.

PKE (polimerasaren kate-erreakzioa)

Polimerasaren kate-erreakzioa, labur PKE (ingelesez, PCR edo Polymerase Chain Reaction) DNA molekulen biderketa in vitro lortzeko teknika biokimikoa da; bere izenak dioen bezela, teknika hau katean gertaturiko erreakzioen segidan oinarritzen da. Teknika hau Kary Mullis-ek garatu zuen 1980. urtean eta biologia molekularraren arloan iraultza ekarri zuen. Erreakzioaren oinarrian, DNA polimerasa entzima batek nukleotidoen lotura katalizatzen

Adrenalina

Adrenalina katekolaminen familiako hormona da, hain zuzen ere, dopaminaren eratorria. Adrenalina oro har guruin adrenaletan eta medulla obonglata-n ekoizten da eta neurotransmisore moduan dihardu oinarrizko funtzioak erregulatuz. Adrenalina animali askotan aurkitzen da eta hainbat izaki unizelularretan (adibidez, protozooetan). 1895ean Napoleon Cybulski-k lehendabiziz adrenalina isolatu zuen. Adrenalina medikuntzaren eremuan epinefrina bezela ezagutzen da, hau farmako bezela

Gamma-azido aminobutirikoa (GABA)

GABA (ingelesetik, γ-aminobutiric acid) ugaztunen nerbio sisteman neurotransmisore inhibitorio nagusia da; hots, neuronen kitzikapen elektrikoaren inhibizioa eragiten du. GABA-ren aktibitatearekin loturiko prozesuek GABAergiko bezela ezagutzen dira. Sintesia GABA molekulak jatorri aminoazidikoa du eta glutamatoaren eratorria da (neurotransmisore kitzikatzailea) eta konbertsioaren entzima erantzulea glutamato deskarboxilasa da, glutamatoaren karboxilo taldea askatzen duena. Bestalde, GABA putreszina molekulan oinarriturik

Glutamatoa (neurotransmisorea)

Neurozientzien arloan, glutamatoa azido glutamikoaren anioi forma da, neurotransmisore funtzio garrantzitsua duena; hots, neuronen arteko mezulari kimiko moduan jardun dezake. Ornodunetan, neurotransmisore kitzikatzaile ugariena da eta sinapsi neuronalen %90-ean parte hartzen du. Bestalde, glutamatoa proteinen sintesirako amino azidoa ere bada eta erraz eskuratu daiteke elikaduraren bitartez. Sintesia   Glutamatoa amino azido ez-esentziala da eta azido

Kutikula

Kutikula organismoen azala babesteko estaldura edo geruza osagarriak izendatzeko erabiltzen den izen orokorra da. Gizakiarengan azazkalen hasierako azal osagarria da, azalaren eta azakalaren arteko lotura itxi egiten duena, balizko infekzioak saihesteko. Ilearen kanpoko geruzari ematen zaion izena ere bada. Intsektuetan, tegumentuaren kanpo geruza da, epidermisaren gainean, kitinaz osaturikoa besteak beste. Alde batetik, intsektua babestea du